19 kamera
19 kamera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jon Arretxe |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | 19 kamera |
Argitaletxea | Erein |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
19 kamera Jon Arretxek 2012an idatzitako nobela beltza da, Ereinek argitaratua. Eleberri honek “19 kamera” du izena, San Frantzisko auzoan udaltzaingoak 19 kamera ipini dituelako delinkuentziari aurre egiteko. Izan ere, auzo hori, Magrebtar eta beltzez josita dago; eurak droga saltzen aritzen dira eta bestelako delinkuentzia eragiten dute. Etorkinen eta Bilbotarren egoerak deskribatzen ditu.
Lan honetan oinarrituta, EiTB eta TVEk Detective Touré telesaila grabatu zuten.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorio hau Bilbon gertatzen da 2012an. Batik bat Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen da. Istorio hau, Bilbora heldu berri den immigrante beltz baten nondik norakoak azaltzen ditu. Protagonista nagusia, hain zuzen, Burkina Fason jaiotako gizona da (Touré profesorea). Hasiera batean, igarle moduan hasten da lan egiten, baina lehen bezeroak ez du nahi etorkizuna iragartzea. Bezeroak nahi duena zera da: Tourek bere senarra espia dezan. Izan ere, Txarok (lehen bezero hori) uste du senarra putetan ibiltzen dela eta hori horrela bada, Tourek argazki bat ateratzeko eskatzen dio. Tourek baiezkoa ematen dio diru premian dagoelako.
San Frantziskon dagoenean, Toure taberna batean sartu eta kartel bat ikusten du, non “zupaldiak” 2 euroren truke egiten dituen emakume batek. Tourek “eskaintza” hori aprobetxatu eta zupaldiak egiten dituen neska ezagutzen du. Lehen bezeroa izanik, ondo moldatzen dira eta lagun bihurtzen dira.
Gerora, Touré hildako emakume beltz baten hilketa argitzen aritzen da, baina honek buruhauste asko dakarkio.[2]
Protagonista nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toure profesorea: Burkina Fason jaioa, goron-goron tribuan zehatz mehatz. San Frantzisko auzoan bizi da, paperik gabe. Hasieran igarle bezala lan egin nahi du.
- Txaro: emakume aberatsa. Toureren lehen bezeroa.
- Mariatxia
- Cristina edo Sa Kene: prostituta da. Zupaldiak bi eurotan egiten ditu eta horregatik ezagutzen du Touré. Bere lagun bihurtzen da eta laguntza handia ematen dio.
- Toure-ren alaba